XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harat honat bere hirugarren disko berrian. Ganbara taldea, folk eta rock musika uztartu nahian.

Ganbara taldeak Harat honat diskoa argitaratu du Elkar etxean.

Herri-kantak, rock-en formetara biltzen ditu, doinua errespetatuz.

Talde hau, folk eta rock musikak bizi duen fenomenoaren barruan bizi da, bi estiloak uztartzeko ahaleginetan eta ikerlanetan.

Bere garapen musikala iraunkorra denez, ez da bi disko grabatuz geratu, eta izenekoekin alegia, ondo aztertu eta mamitutako lan berri hau aurkeztu bait digu bere diskoan.

Tresna desberdinak erabili ditu gainera bakarlariaren abotsa hornitzeko: kromornoak, zitara, arpa, xirula, dultzaina, trikitixa, alboka, flauta, arrabita eta abar.

, Gorka Setienen eta S. Onaindia-ren kantuek osatzen dute lehen aldea.

Bigarrena, berriz, Gorka Setienen , Andoni Egañaren eta J. Austin Arrietaren abestiek.

Izan ere, Ganbara, euskal musikari armonia berriak emateko eta euskal olerkigintza eta euskara bera indartzeko asmoz sortu zen.